Kontrola (kontzeptu orokorra)
Orokorrean, kontrola zerbaiten behaketa eta azterketa gutxi gorabehera sakon eta zorrotza da, hura ezarritako helburu eta baldintzen arabera garatzen ari dela edo burutu dela, kontrolpean dagoela alegia, egiaztatzeko egiten dena. Kontrolaren hurrengo fasea prozesu edo egitasmo batean erregulazioa litzateke, azkenean helburuak bete daitezen beharrezko neurri zuzentzaileak hartzea. Testuinguru askotan erabiltzen den terminoa da; hain zuzen ere, esan liteke kontrolaren gizartean bizi garela, arlo guztietan, dena aurrez pentsatu eta erabaki bezala gerta dadin: