Trazabilitatea produktu bat hornidura-katetik kontsumitzaileak erabili edo kontsumitu arte izandako fase eta prozedura guztien zehaztapena da, ekoizpen-prozesu osoaren informazio historiko zehatza bilduz, hala nola lehengaien jatorria, erabilitako ekoizpen faktoreak (parte hartu duten langileak, makinak, ...), atak, biltegiratzeari buruzko datuak, salmenta eta baita nori saldu zaion ere. Trazabilitatea informazio eta kontrolerako sistema zorrotza eskatzen du enpresan, eta kalitatearen funtsezko osagaia da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, traceability; gaztelaniaz, trazabilidad.
Loturiko artikuluak
IntsumoakIntsumoak edo input-ak ekoizpen-prozesu batean erabili eta kontsumitu egiten diren baliabide material eta ondasunak dira, ekoizpen-prozesuan kontsumitu egiten direnak. Batzuen arabera, intsumoak eta ekoizpen-faktoreak sinonimotzat hartzen dira, baina…
Ekoizpen-bolumenaEkoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena
Ekoizpen-bideakEkoizpen-bidea bereziki teoria marxistan erabiltzen de kategoria da, eta ekoizpena aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak eta ondasunak biltzen ditu, hau da kapital fisikoa. Ekoizpen-bideei lan-indarra eta finantza-baliabideak gehitzen…