Taylorismoa edo Lanaren Antolakuntza Zientifikoa


KategoriakEnpresa

Taylorismoa edo, horren jarraitzaileen izendapena baliatuz, Lanaren Antolakuntza Zientifikoa (ingelesez, Scientific Management) ekoizpenaren eta lanaren ikerketa sistematikoa da, produktibitatea handitzeko asmoarekin, bereziki serieko ekoizpenean, Frederick Winslow Taylor ingeniari estatubaturrak (1856-1915) landutako metodologiaren arabera. Ikerketa horren metodoa lanaren fase, elementu eta faktore guztiak aztertzea zen, hala nola lan-denborak, lantokiko antolaketa, makina eta lanabesen kokapena, kontabilitatea, langileen hautapena eta trebakuntza eta haien soldatak.  Taylor-ek bere sistemarekin ekoizpena handitu eta kostuak murriztu egiten direla baieztatzen zuen,  azkenean langilearen soldatak eta enpresariaren ordainsaria gehitzeko, langileen eta enpresariaren interesen arteko aurkakotasunik gabe. Taylorismoaren aplikazioa ekoizkortasuna edo produktibitatea handitzea ekarri zuen, baina kasu askotan baita ere lanaren monotonia areagotu, langilearen autonomia gutxitu eta, azkenik, langileak lanarekin izan dezakeen atxikimendua desegin (ikus, alienazioa).

Ikus, gainera

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.