Hurbileko produktuak, produktu hurbilak, bertako produktuak, tokiko produktuak edo zero kilometroko produktuak herri, eskualde edo herrialdean bertan ekoizten diren elikagaiak dira, milaka kilometrotatik ekarri eta saltzen diren produktuak ez bezala, nekazari, abeltzain eta artisau txikiek egindakoak eta elikagai freskoei buruz garaikoak direnak. Kontzeptua jasangarritasun ekologiko eta sozialaren ikuspegitik sortu da XX. mendearen bukaeratik, bertako garapena eta elikagai subiranotasuna sustatu, eta elikagaien garraioak sortzen duen aztarna ekologikoa murriztu asmoz eta trantsizio sozioekologiko baterako ardatz gisa hartu da. Definizioa lausoa da ezinbestean, bertakoa zer den, hurbilekoa zenbat kilometrotara dagoen, guztiz kontzeptu subjektiboa, baina azkenean kontzeptuaren malgutasuna eta aniztasuna ere adierazten ditu, definizioa kontzientzia ekologiko eta soziala duten kontsumitzaileen eta ekoizleen esku uzten baitu, herria lurraldearekiko kontzientzia eta identifikazio kolektibo zabal eta eskuzabal baten bitartez eraikitzen duena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, productos locales, productos de proximidad, productos kilómetro cero.
Loturiko artikuluak
Trantsizio epidemiologikoaTrantsizio epidemiologikoa populazio bateko gaixotasun- (ikus, morbilitatea) eta hilkortasun-joerak aldatzen direneko prozesua edo egoera da. Bereziki, XIX. eta XX. mendeetan zehar infekziozko gaixotasunek eragindako hilkortasunetik gaixotasun degeneratiboek (minbizia,…
Induljentzia-produktuakInduljentzia-produktuak (ikus, gainera, induljentzia) oinarrizkoak edo behar-beharrezkoak ez diren arren, kontsumitzaileari asebetetzea, poza edo gogobetetasuna ematen dizkioten produktuak dira; hala nola, txokolatea, gailetak edo egun berezietarako erosten diren…
-