Estraktibismoa


KategoriakEkonomia

Estraktibismoa baliabide naturalak modu masiboan erauzi eta ustiatzen dituen jarduera ekonomiko mota bat da, baliabide horien berriztapena ziurtatzen ez duena. Estraktibismoaren beste ezaugarri bat ekoizpen-sistema da; zehatzago ekoizpen-eza: estraktibismoan ez da ezer ekoizten, erauzi baino ez da egiten. Industria Iraultzatik garatutako ustiapen-sistema da, natura ondasun ekonomiko eta merkantzia huts gisa hartzen duena, baino globalizazioarekin batera, XX. mendearen mendean, areagotzen doan fenomenoa da, baliabide naturalei buruzko jarrera guztiz predatzailea izateraino, ekosistema naturalei nahiz tokiko  giza populazioei buruz, bereziki meatzaritza, harrobigintza, basogintza eta arrantza sektoreetan. Estraktibismoaren kontraesan nagusia jasangarritasunari buruzkoa da: Lurra finitua izanik, mugarik gabe eta erruz ateratzen dena, noizbait, denbora historiko batean, agortu egingo da.

Ikus, gainera

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.