Ingurumen-inpaktuaren txostenak


KategoriakEkologia

Ingurumen-inpaktuaren txostena edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, besterik gabe ingurumen-txosten edo ebaluazioa ere deitua, proiektu, jarduera edo lan batek bere inguruko giza bizitzan, faunan, landaredian, lurzoruan, uran, airean, kliman, paisaian eta orokorrago ekosistemetan izango dituen efektu eta eraginak zehaztu, ebakuatu eta neurtu egiten dituen azterketa teknikoa da, aditu independenteek egin beharko luketena, eta administrazio publikoek proiektu horri baimena emateko ebaluazio positiboarekin eskatu beharko luketena. Ildo beretik, ingurumen-txostenek bestelako alderdiak ere jasotzen dituzte, hala nola ondare historikoan, gizarte harremanetan eta pertsonen ongizatean eragiten diren efektuak. Ingurumenaren inpaktu-txostenak 1972 urtean Nazio Batuen babespean Estokolmon ospatutako Giza Inguruneari buruzko Konferentzian proposatu ziren, eta geroztik herrialde gehienetako administrazio publikoak bereganatzen joan dira.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, informes (memorias, evaluaciones) de impacto ambiental.

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.