Irudimena (artea)


KategoriakLiteratura

Literaturan eta artean, irudimena idazle, artista eta musikariak sormen-lana irudikapen konkretu gisa gogotik jalgitzeko duen ahalmena da. Sormen-lanak, hala nola eleberriak, olerkiak, musika konposizioak eta margolanak, artistaren ingurunetik sortzen dira hasiera batean, inspirazioaren bitartez, eta gero irudimenaren bitartez lantzen dira. Ondoren, artistak bere trebetasunak eta teknika baliatzen ditu inspiraziotik  eta irudimenetik sortutako lana exekutatu edo gauzatzeko. Artistaren lanak beraz bi alderdi horiek biltzen ditu beraz, inspirazioa, kanpotik jasotakoa, eta irudimena, barrutikoa. Irudimena grina edo gogo kontrolagaitz gisa hartu izan bada ere, landu ere egiten da, beharrezkoa baita artistak atzetik eskema mental sendoak izatea, ideiak nola irudikatu laguntzen dutenak.

Ikus, gainera

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.