Autogarapena, garapen pertsonala edo hazkunde pertsonala pertsona batek bere burua hobetze aldera egiten dituen ekimen eta ahaleginen multzoa da, helburu berriak lortze aldera ikasiz eta behar diren trebeziak…

Irudimena gertakari errealen eta objektu materialen irudi, ideia edo bestelako irudikapen mentalak sortzeko ahalmena da, gertakari edo objektuen presentzia edo existentzia errealik gabe, baina edonola ere subjektuaren esperientzia orokorrean oinarrituta.1 Batzuetan, irudi edo ideia horiek ez dute zerikusi handirik errealitatearekin, fikziozkoak edo alegiazkoak dira guztiz; horrelakoetan, fantasia hitza erabiltzen da irudi horietarako, bereziki irudi eta ideia horiek artean eta literaturan erabiltzen direnean, nahiz eta Erdi Aroko eskolastikan fantasia eta irudimena sinonimotzat hartzen ziren.
Irudimenez sortzen diren ideiak eta irudiak izendatzeko fantasma hitza ere erabiltzen da, egun fantasma irudimenean behin eta berriz errepikatzen diren irudietarako erabiltzea ohikoagoa den arren.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.