Zinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek eta laburmetraiek gidoigintza, produkzioa eta zuzendaritza arau eta ezaugarri desberdinak izateaz aparte, ohikoa da zinemaldietan luzemetraiak eta laburmetraiak sail eta lehiaketa desberdinetan bereiztea. Bi kategorien arteko muga lausoa eta aldakorra izan arren, ohikoa da 30 minututik beherako filmak laburmetraiatzat hartzea, eta 60 minututik gorakoak luzemetraiatzat.
Oharra
Luzemetraia eta laburmetraia hitzak aski zaladuak izan arren, kalko semantikotzat hartzen dira eta film labur eta film luze esamoldeak hobesten dira.
Loturiko artikuluak
Kontrastea (artea)Artean, kontrastea artelan bateko elementuen desberdinen justaposizioa, batera jartzea alegia, elementu horien ezaugarri desberdinak (hala nola, kolorea eta formak) nabarmendu eta ikuslearen arreta erakartzearren. Batzuen iritziz, artelanen sorreraren…
Materializazioa (artea)Artean, materializazioa artistaren ideia edo kontzeptu bat artelan baten bitartez gauzatu eta errealitatea bihurtzea, ikuslearekiko komunikazioa sortu ahal izateko. Materializazioa da beraz artelanari zentzua ematen diona, artelanaren azken…
Ikonoklasmoa eta ikonoklastakIkonoklasta (Bizantzioko grezierazko eἴκονοκλάστης hitzetik, eikonoklastês, « irudien suntsitzailea») entitate sakratu eta pertsonaia jainkotiar eta santuen irudikapen arbuiatzen duena da. Irudikapen horien suntsiketari ikonoklasmo deritzo, eta debeku horren doktrinari…