Literaturan eta artean, inspirazioa idazleak edo artistak bere lana osatu eta garatzeko jasotzen duen indarra edo arnasa da (hortik, inspirazio edo arnas hartze hitza erabiltzea). Hain zuzen ere, terminoa mitologia grekoko musa izeneko izaki jainkotirarrekin du zerikusia. Hain zuzen, musak zientzia eta arteen babesleak ziren, artistari sortzeko ahalmena, sormena alegia, ematen ziotenak, haren belarrietan putz eginez, ideiak eta emateko. Egun, berriz, inspirazioa edo inspirazio-iturriak artistak bere lana sortzen hasteko baliatzen dituen sentsazio, sentipen, irudi, pertsonak eta gertaerak dira. Ildo horretatik inspirazioa ez da nahastu behar irudimenarekin, artistak bere baitatik lanak sortzeko ahalmenarekin alegia, biak ala biak sormenaren iturri diren arren.
Loturiko artikuluak
Gogamena (psikea)Gogamena, psikea (antzinako grezierazko ψυχή, psukhế , hitzetik, « arima, bizitzaren hatsa») ere deitua, gizakiak emozioak sentitu (beldurra, maitasuna, haserrea), kognizioak garatu (oroitu, etorkizuna planifikatu, erabakiak hartu), eta pertzepzioak jasotzeko…
TestualizazioaTestualizazioa sorkuntzaren baitan testu bat garatu eta zabaltzeko prozesua da, testu horri zentzua eta esanahia emanez, une jakin batean eta testua bideratzeko formak ezartzen dituen murrizketek mugatua (poesia…
Sorkuntza artistikoa (arte sorkuntza)Sorkuntza artistikoa edo arte sorkuntza artista batek artelan bat pentsatu, garatu eta burutzeko prozesua da, inspirazioak piztutako ideia eta kontzeptu batetik abiatu eta artelanera iritsi bitartekoa, eta artistaren…