Intimitatea (psikologia)


KategoriakPsikologia

Intimitatea pertsona batek bere baitan dituen sentimendu, desira eta itxaropen sakonen multzoa da, gertuenekoekin, hala nola familiarekin eta bikotekidearekin baino partekatzen ez dena, partekatzen hori konfiantzan, komunikazioan eta atxikimenduan oinarrituz. Harreman intimoak bizitzaren hainbat esperientzia arlotan garatu daitezke, hala nola eremu emozionalean, intelektualean, fisikoan (sexualitatearekin loturik) eta espiritualean. Zabalean, intimitatearen garapena pertsonaren askatasun indibidualaren ezaugarrietako bat da, dominazioetatik askatzeko lehen pausoa.

Ez da begi bistakoa intimitate oso eta propioa izatea. Pertsona batzuek antsietatea sentitzen dute harreman intimoak garatzeko orduan, segurtasun-eza, kasu askotan autoestimu eskasagatik. Egoera horietan bestearekiko komunikazioa eta intimitate partekatuan mugak jartzea garrantzitsua da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, intimacy; gaztelaniaz, intimidad.

 

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.