Ziklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…

Psikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako giltzarri direla sinetsirik. Anitz dira psikologia positiboak oinarritzat hartzen dituen alderdi psikologiko positibo horiek, baina ohikoa da alde batetik sentimenduak (zoriontasuna, autorrealizazioa, alaitasuna, plazera) eta bestetik bereizgarri psikologikoak (itxaropena, konfiantza, pertseberantzia, baikortasuna, ....). Batzuk zein besteak, ordea, funtsezkoak dira pertsonaren ongizatea garatzeko, eta horregatik dira bereziki landu beharrekoak psikologoa positiboa lantzen dutenen ikuspuntutik. Psikologia positiboa psikologia humanistako korronteen baitan dago, eta bere garapena Martin Seligman estatubatuar psikologoari (1942- ) zor zaio.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.