Psikologian, erresilientzia gizakiak gertaera traumatiko eta ezbeharrak gainditu eta haiei esker aurrera egiteko duen ahalmena da. Erresilientziaren ahalmena duen pertsona erresiliente dela esaten da. Aurkako kontzeptua bulnerabilitatea da.…
Ikus, Autoirudia, autokontzeptua eta autoestimua: diferentziak, hiru kontzeptuen arteko desberdintasunei buruz jakiteko.
Autoestimua pertsonak bere buruari buruz egiten duen balorazioa da, bere buruaren autokontzeptuak sorrarazten dizkion sentimenduak eta jarrerak. Bada, halaber, autoestimu kolektiboa, pertsonak bere gizataldeari buruz duena. Alderdi indibidualean nahiz kolektiboan, autoestimuak hiru osagai ditu: osagai kognitiboak pertsonak bere buruari buruz egiten duen definizioa errealitatearekin loturik dagoen finkatzen du eta positiboa denean ez lieke porrotei garrantzi handiegirik eman beharko; osagai emozionalak, berriz, pertsonak bere burua zenbateraino maite duen ezartzen du; azkenik, osagai konduktualak autoestimula portaerarekin lotzen du, pertsonak erabakiak hartu eta aurrera eramateko gaitasuna duen adierazi, eta ez lituzke pertsonaren ahalmenak gutxitu edo hanpatu beharko. 1
Autoestimua funtsezkoa da pertsonak egoera problematiko eta zailei aurrera egiteko; aldi berean, egoera zail horietatik sortutako porrot eta sufrimenduak eragina izan dezake autoestimuan, ondoren etor daitezkeen egoera horiei aurre egiteko ahalmena gutxituz. Horregatik da garrantzitsua estresaren eta porrotaren kudeaketa pertsonal egokia, erresilientzia alegia. Bestalde, autoestimu eskasa duten pertsonek gutxiagotasun-konplexua gara dezakete. Beste alde batetik, gehiegizko autoestimua edo autoestimu positiboegia kaltegarria ere izan daiteke, porrotaren onarpena zaildu egin dezakeelako; frogatu da gainera autoestimu handiegiko pertsonek problemak izaten dituztela besteekiko harremanetan. 2
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.