Ziklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…

Psikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa da psikologiaren ebolutiboa haurtzaroaren eta nerabezaroaren inguruan ardaztea. Psikologia ebolutiboko aitzindariak izan dira Jean Piaget, bereziki haurren garapen koginitiboaren inguruan egindako ikerketengatik (ikus, epistemologia genetikoa) eta Sigmund Freud, pertsonen garapen psikosexualaren inguruan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, developmental psychology; gaztelaniaz, psicología evolutiva.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.