Interesak urtebetera baino aldi laburragoetan sortzen diren finantza-eragiketetan, interes tasa nominala aldi horretako interes tasa (hilabetero, bihilero, hiruhilero edo seihilerokoa) urtebetera emango lukeen interes tasa da, baina aldi…
Ekonomian, interes-tasa edo interes-tipoa mailegu, kreditu edo bestelako finantzazio bat jasotzeagatik ordaindu beharreko interesak kalkulatzeko erabiltzen den portzentajea da, printzipal edo mailegatutako diru kopuruaren gainean kalkulatzen dena. Adibidez, interes-tasa %10 bada urteko, eta maileguan jasotako dirua 1000 euro bada, ordaindu beharreko interesak 1000x%10=100x0.1=100 euro izango dira, printzipala osatzen duten 1000 euro horietaz gainera ordaindu beharko direnak. Interes-tasa eragiten duten faktoreak anitz dira: merkatu finantzarioaren egoera, maileguaren epemuga (zenbat eta epe luzeagoa izan, orduan eta tasa handiagoa ezarriko da), eta hartzekodunak mailegua ematean hartzen duen arriskua. Horretaz gainera, interes-tasaren inguruan alderdi teknikoak ere badaude, interesen kalkuluari eragiten diotenak, hala nola kapitalizazio-aldia, interes nominala, komisioak, ...
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.