Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
Integrazio ekonomikoa herrialde subirano batzuek beraien arteko ekonomiak bateratzeko prozesua eta horri loturiko erabakien multzoa da, hala nola merkataritzarako eta kapitalen mugimendurako trabak ezabatzea eta haien politika ekonomikoak adostea. Prozesu horretan garatzen diren merkataritzaren garapen askeari eta politika ekonomiko komunak bideratzeari esker, lehia eta efizientzia, eta beraz hazkunde ekonomikoa, sustatzen dira. Hainbat egitura edo maila egon daitezke integrazio ekonomiko prozesu batean: lehentasunezko merkataritza, herrialde batzuen arteko arantzelak murriztu egiten direnean; merkataritza askeko eremua, herrialdeen arteko arantzelak ezabatu egiten direnean; aduana-batasuna, non arantzelak beraien artean ezabatzeaz gainera, hirugarren herrialdeentzako arantzel komunak ezartzen dituzten; merkatu komuna edo merkatu bakarra, non ekoizpen-faktoreak (kapitalak, langileak, ...) aske mugitzen diren herrialde batetik bestera; eta batasun ekonomikoa, politika ekonomikoak komunak direnean, bereziki moneta politika, entitate supranazional baten eskutik.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.