Inportazioen ordezkapena estatu batean inportazioak gutxitu edo haiekiko dependentzia mugatze aldera bertako enpresak sustatzeko politika ekonomikoa da, enpresa horiek inportatutako gai eta produktuak ekoiz ditzaten, dibertsifikazio produktiboa lortzen aldera. Hainbat helburu izan ditzakeen politika da: bertako ekonomia sustatu, merkataritza defizita arindu, autarkia bultzatu edo bestelako arrazoi politikoak. Latinamerikako hainbat herrialdeetan, inportazioen ordekzapena industrializazioa sustatzeko politika izan zen XX. mendean zehar. Halere, irekitze ekonomikoaren aurkakoa denez, abantaila konparatiboak baztertu eta beraz baliabideen esleipen eta erabileran inefizientziak sor ditzakeen politika da. Hala gertatu zen Latinamerikan, non orokorrean politika horren porrota gertatu den, baliabideak esportazioen sektore tradizionaletatik inportazioak ordezkatzeko sektoreetara aldatu ziren, azkenean defizita bere horretan utziz edo areagotuz, eta kanpo zorra, sektore berrietarako inbertsioek sorrarazitakoa, nabarmen gehituz.
Loturiko artikuluak
Irekitze ekonomikoaAgian, irekitzea testuinguru politikoan bilatzen ari zinen. Irekitze ekonomikoa, irekiera ekonomikoa edo ekonomiaren irekiera, merkataritza-irekitze edo irekiera ere deitua, herrialde batek nazioarteko merkataritzarako mugak ezabatu, inportazioak eta esportazioak…
Ekitaldi ekonomikoa eta ekitaldi kontableaEkitaldi ekonomikoa enpresaren helburu ekonomikoak garatu, burutu eta kontrolatzeko ezartzen den epea da. Ekitaldi kontablea edo kontabilitate-ekitaldia berriz, ondoz ondoko balantzeen artean dagoen denbora da, non enpresaren jarduera…
Mirari ekonomikoaMirari ekonomikoa herrialde edo eskualde batean gertatzen den susperraldi ekonomiko, bereziki susperraldi hori eredugarria denean eta oinarri zailetatik eta oztopoak gaindituz gertatu denean. Mirari ekonomikotzat hartzen dira adibidez…