Nazioarteko Diru Funtsa munduko herrialde gehienak biltzen dituen finantza erakundea da. 1944 urtean sortu zen, Ameriketako Estatu Batuen lidergopean, munduko ekonomiaren egonkortasuna eta oreka bermatu asmoz, arazo ekonomikoak…

Kanpo zorra, kanpoko zorra, atzerri zorra edo atzerriko zorra herrialde bateko estatuak eta bereziki enpresa handiek finantzatzeko atzerriko erakundeetatik (banku-taldeak, nazioarteko erakundeak, inbertsio-funtsak) lortzen dituzten mailegu eta kredituen multzoa da. Estatuaren kasuan, zor publikoaren atal bat osatzen du. Gehienetan, finantzazio hau atzerriko dibisa sendo batean gauzatzen da, eta modu sindikatuan (alegia, mailegatzaile batzuen eskutik, banku baten bitartekaritzaren bitartez). 1960-80ko hamarkadetan, garapen bidean zeuden herrialde askok, bereziki Latinamerikan, kanpo zorraren bitartez finantzatu zituzten bere inbertsio-beharrak industrializazioa bultzatzeko, baino interesek gora egin zutenean, zor horren ordainketa ezinezko bihurtu zen horietako batzuentzat, zorraren krisia izenekoa zabalduz. Zorraren krisia kanpo zorraren berregituraketarekin bukatu zen, kondizio zorrotzagoekin eta Naziorteko Diru Funtsaren eskuhartzearekin. Aldi berean, zorraren krisiak krisi ekonomiko larria ekarri zuen herrialde horietan, kanbio-tasen debaluazioa eta kapitalen ihesa eraginez besteak beste.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, external debt; gaztelaniaz, deuda externa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.