Hezkuntza prozesutik at burutzen den eta kanpoko irizpide estandarrak erabiltzen dituen ebaluazio klasikoa ez bezala, ebaluaketa hezigarria, ebaluazio formatiboa edo ebaluazio hezitzailea ikaslearen ikaskuntza-prozesua hobetu eta aldi berean…
Ikasketa-espedientea edo espediente akademikoa ikasle batek hezkuntza ziklo batean zehar garatu duen ikaskuntza-prozesuaren ebaluazio zehatza, arloz arlo eta irakasgaiz irakasgai jasotzen duen agiri ofiziala da. Ez da nahastu behar hezkuntza-tituluarekin, besterik gabe hezkuntza-maila bat bete dela ziurtatzen duen agiriarekin alegia. Unibertsitateko bitarteko hezkuntza-sistemak konpetentzien araberako ebaluazioa sustatu duen arren, egun kasu gehienetan irakasgai eta arloen araberako ebaluazioa nagusitzen da espediente akademikoetan.
Ikasleak ikaskuntza prozesuan izan duen lorpen maila ziurtatzeaz gain, ikasketa-espedientea ikastetxea aldatzerakoan ikasleak burutu dituen irakasgaiak zeintzuk diren frogatzeko erabiltzen da, baliokidetu daitezkeen irakasgaiak erabakitze aldera (ikus, baliokidetza).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, academic record; gaztelaniaz, expediente académico.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.