Konbalidazioa, baliokidetza edo baliozkotzea ere deitua, agiri bat onartu, zuzendu. legeztatu edo beste batekin baliokidetzeko egiten den izapidea da:
- hezkuntzan, konbalidazioa edo baliokidetza beste herrialde, unibertsitate edo ikastetxe batean lortutako tituluak edo gainditutako irakasgaiak ontzat eta legezkotzat eman eta haien baliokidetasuna onartzea da, tituluak ziurtatzen duen gaitasuna frogatutzat emanez eta gainditutako irakasgaiak berriz ere efektu guztietarako gainditutzat joaz, haiek errepikatu beharrik gabe.
- administrazio publikoan, konbalidazioa edo berrespena, organo batek onartutako erabaki edo araua beste organo batek onespena ematea da, indarrean egon dadin efektu guztiekin.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Bimodalitatea (hezkuntza)Bimodalitatea hezkuntza modu presentzialean eta online edo sarean bateratzea da. Bateratze hori hainbat eratara burutu daiteke; adibidez, ikastaro bat bimodala dela esaten da, ikasleek modu presentzialean edo online…
Konpetentzia edo gaitasun digitalakKonpetentzia digitala (ingelesez, e-skills) informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) era autonomo, eraginkor, kritiko, arduratsu, etiko eta seguruan baliatzeko gaitasuna da, lanean nahiz aisialdian. Europako hezkuntza sisteman ezarritako 8 oinarrizko…
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…