Ikasketa-espedientea edo espediente akademikoa ikasle batek hezkuntza ziklo batean zehar garatu duen ikaskuntza-prozesuaren ebaluazio zehatza, arloz arlo eta irakasgaiz irakasgai jasotzen duen agiri ofiziala da. Ez da nahastu behar hezkuntza-tituluarekin, besterik gabe hezkuntza-maila bat bete dela ziurtatzen duen agiriarekin alegia. Unibertsitateko bitarteko hezkuntza-sistemak konpetentzien araberako ebaluazioa sustatu duen arren, egun kasu gehienetan irakasgai eta arloen araberako ebaluazioa nagusitzen da espediente akademikoetan.
Ikasleak ikaskuntza prozesuan izan duen lorpen maila ziurtatzeaz gain, ikasketa-espedientea ikastetxea aldatzerakoan ikasleak burutu dituen irakasgaiak zeintzuk diren frogatzeko erabiltzen da, baliokidetu daitezkeen irakasgaiak erabakitze aldera (ikus, baliokidetza).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, academic record; gaztelaniaz, expediente académico.
Loturiko artikuluak
Ikasketa kulturalak (Cultural studies)Ikasketa kulturalak, cultural studies ingelesezko izenarekin ezagunagoak, gizartea eta kulturak aztertzeko ikuspegi soziologiko eta antropologikoa da, Britainia Handian 1950-1970 bitartean garatutakoa, subjektuen egunerokotasuna aztergai dituena, baina egunerokotasun horretan…
Konpetentzia espezifikoakKonpetentzia espezifikoak lan jakin bat burutu edo jarduera jakin bat garatzeko beharrezkoak diren trebetasun eta ezagutzen multzoa da, lan edo jarduera horri bereziki dagozkionak. Oinarrizko hezkuntzaren testuinguruan, konpetentzia…
Porfolioa (hezkuntza)Artistak bere artelanen erakusgarritik eraotrria, porfolioa, portfolioa edo portafolioa, batzuetan paper-zorroa ere deitua, aurrez ezarritako helburuei jarraiki ikasleak ikastaro batean zehar egiten dituen ataza eta lanen multzo bat…