Klima (antzinako grezierazko cien κλίμα, klima, hitzetik, « eguzkiaren inklinazioa », « latitudea »), toki edo eskualde batean eguraldiak dituen ezaugarri erregular eta iraunkorren multzoa da, epe luzerakoak,…

Ibaia ur emari iraunkorra eta jarraitua duen korronte edo fluxua da, bere ibilbidearen zati handiena lurrazalaren gainetik egiten duena, ibilgu deritzn sakonune batean zehar, eta urak beste ibai batera (ikus, ibaidarra), aintzira batera edo itsasra isurtzen dituena. Ur kontinentaletako atal bat da.
Ikus geologiko batetik ibaiak eragile geodinaimo garrantzitsuak, erliebea modelatu egiten dutenak, ibarrak sortuz eta bestelako prozesu desberdinak ibaibidearen zati altuan, ertainean edo baxuan dagoen (ikus, ibai modelatua).
Giza ikuspegitik, ibaiak eta horien inguruneak giza habitataren ohiko kokalekuak dira, nekazaritzarako, industriarako eta garraiorako eskaini ohi dituzten aukerengatik, ur hornidura ziurtatzeaz gainera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, river; frantsesez, rivière; gaztelaniaz, río.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.