Uholdea edo uraldia gertatzen da eremu batean epe batean zehar gehiegizko ur kantitatea prezipitatu edo jariatzen denean. Uholdeak arrisku naturalak dira gehienetan, hala nola euriteak, elurraren urtze…
![](/static/gizapedia_logo-fd4ef4cca898a9e3206708bd0ef6d042.jpg)
Erreka bateko ibilgua. Kredituak: Silverije-Commons Wikimedia.
Hidrologian, ibilgua ibai edo erreka bateko urak bideratzen dituen barrunbe gutxi gorabehera sakona da. Ibaiak ermaaten duen ur kopuruaren arabera, hainbat atal bereiz daitezke ibilguan: ubidea edo hondoa, ibilguaren gune sakonena, non urek abiadura handiena hartzen duten, eta ibaia oso lehorra dagoenean ikus daitekeena; ohe txikia, ibaiak ur kopuru normala daramanean estalita geratzen dena; eta ohe handia, ibaiak ur asko daramanean estaltzen dena. Uholdearen ondorioz ura ibilgutik atera denean, ibaiak gainezka egin duela esaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cauce.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.