
Afrikako Kongo ibaiko arro hidrografikoa. Ikus daiteke nola arroak Kongo ibaia eta ibaidar guztiak biltzen dituen. Kredituak: Imagico-Wikimedia Commons.
Ibai-arroa edo ibaiaren arroa bere baitako urak jaso eta ibai edo aintzira batera bideratzen dituen depresio motako eremu geografikoa da, maila altuagoko erliebeak mugatua. Bi motako arroak bereizten dira: arro exorreikoa, arroko ibai nagusiak urak beste ibai batera edo itsasora isurtzen dituenean, eta arro endorreikoak, arroko urak aintzira edo laku batera isurtzen dituenean. Arroak azpiarroz eta mikroarroz osaturik egoten dira, arroko ibai nagusiak beste ibai batzuetako urak jasotzen dituenean.
Beste alde batetik, arro hidrografikoa deritzo arroa mugatzen duen eremu geografikoari. Arro hidrografikoa mugatzen duen lerro geografikoari uren banalerro deritzo. Arro hidrologikoa, berriz, arro bateko ur-sistema osoa da, lur gaineko eta lur azpiko urekin, eta ur horien emaria eragiten duten faktore guztiekin batera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, water basin, river basin; gaztelaniaz, cuenca hidrográfica.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Isurialde hidrografikoaIsurialde hidrografikoa itsaso berera urak isurtzen dituzten arro hidrografikoen multzoa da. Arro hidrofrafikoak eta isurialde hidrografikoak banatzen dituzten lerro geografikoak uren muga-lerroak edo banalerroak dira. Kantauriko isurialdea adibidez,…
Igarobide (korridore) ekologikoak (biologikoak)Igarobide edo korridore ekologikoak edo biologikoak ekosistema, habitat eta paisaien arteko lotuneak dira, ekosistema horietako bioaniztasuna eta prozesu ekologiko eta ebolutiboak sustatzen aldera, bertako populazioen migrazioak, ugalketa (eta…
Goi-lautadaGoi-lautada edo goi-ordokia itsasoaren mailatik goi samar dagoen lur eremu laua da (ikus, ordoki edo lautada), hedadura handikoa, besterik gabe ingurunetik mendikateek bereizten dutena (Iberiar Penintsulako lautada) bezala,…