Ibaiko garraioa
Ibaiko garraioa nabigagarriak diren ibai eta kanaletatik, hots, bide nabigagarrietatik, ontziz egiten den garraiobidea da. Kanoaz, txalupaz edo ontzi arinez egiten denean ezik, baldintza batzuk bete behar dira ibaiko garraioa garatzeko: ur-lasterrak gutxieneko sakonera eta zabalera izan behar ditu eta ur lasaiak izan behar dira edota beste era batera esanda, malda txikiko ibilguetan garatu behar da. Ibaiko garraiorako baldintza horiek ibai handietan betetzen dira, bereziki ordokietan eta ibaiak itsasoratzetik gertu. Europan, ibaiko garraioa garratzitsua da Herbehereetan, Belgikan eta Frantziako iparraldean; Nilo, Amazonas eta munduko beste ibai handi batzuetan ere funtsezko garraiobidea inguruko populazioentzat.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, transporte fluvial.