Hurbileko turismoa edo gertuko turismoa, bizitokitik gertu egiten den turismoa alegia, XX. mendearen bukaeratik garatu den kontzeptua da, bereziki turismoaren masifikazioaren, globalizazioaren, turismoak dakarren deserrotzearen eta jasangarritasunaren inguruko problematikaren inguruan. Aldi berean, lurralde eta hirien artean lehen mailako helmuga turistiko bilakatzeko lehian, sektore eta publiko guztiak erakartzeko premia sortu da, gertuko herritarrak ere erakarri nahi dira, eta beraz marketin-kontzeptua ere esan daiteke. Beraz, dimentsio edo ertz askotatik aipaturiko terminoa denez, konplexua da bere kategorizazioa, eta beraz edonolako definizioa subjektiboa eta lausoa izango da guztiz. Distantzia har liteke irizpide nagusitzat definiziorako, bizitokitik oportokira dagoen distantzia aldagai erabat zenbatgarria denez, baina ez da horrela gertatzen den hurbileko eta urrutiko izendapenekin: 100km gertu izan daiteke herritar batentzat, eta urruti beste batentzat. Gainera, globalizazioak hurbildu egiten ditu munduko lurralde guztiak, eta egun lehenago iritsi daiteke Donostiatik Londresera, Iratiko oihanera baino.
Distantzia baztertuz, soziologia izango da hurbileko turismoa definitzeko irizpideak finkatu dituena. Lehen irizpide gisa, herritar batek "hemendik ibiliko gara" adieraztea argi eta garbi uzten du hurbileko turismoa egingo duela. Baina ez da irizpide bakarra, bidaiaren kostua, denbora eta distantzia geografikoaz haraindi, distantzia kulturalak ere hartu behar dira kontuan hurbileko turismoa definitzerakoan. Labur esanda, norberaren eta lurraldearen arteko loturan eta identifikazioan, herritarren esperientzietan eta jokabideetan (adibidez, bigarren etxebizitzen kokapena) finkatu behar dira hurbileko turismoaren mugak.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Gainturismoa eta azpiturismoaGainturismoa eta azpiturismoa masa-turismoaren eta globalizazioaren ondorioz gertatzen diren polarizazio-fenomenoak dira. Gainturismoa dagoela esaten da turismoaren masifikazioa gertatzen denean. Azpiturismoa berriz, eskualde batzuk turismotik at geratzen direnean gertatzen…
TuristifikazioaTuristifikazioa herri, hiri edo eskualde bateko azpiegiturak eta zerbitzuak bertako jendearen beharretara egokitu baino turisten desirak asetzera bideratzen direnean gertatzen den egoera da. Horrekin batera, etxebizitza eta oinarrizko…
Turismoa eta turistakTurismoa aisialdian eta plazerez egiten den bidaia, egonaldi eta jardueren multzoa da, ohiko bizitokitik kanpora, turistak izeneko pertsona eta familiek egiten dutena. Turismorako motibazioak toki berriak ezagutu, atsedena…