Identitate kontzeptua psikologian, soziologian, antropologian eta filosofian baliatutako kontzeptua da izan da, eta beraz ikuspuntu ezberdinetatik landua. Hala eta guztiz ere, kontzeptuaren hainbat elementu argiak dira, eta adostasunez…

Deserrotzea pertsona edo gizatalde batek bere identitate pertsonal edo kolektiboa garatu ezin eta azkenean ere galtzeko prozesua da, bakartzea, pertenentzia eza, bazterketa soziala, etorkinen kasuan jaioterrira itzultzeko irrika eta depresioa ere eragin ditzakeena. Alienazio mota bat da, pertsona bat berea ez den kultura batean murgildu edo beste kultura bat inposatzen zaionean gertatzen dena. Deserrotzea ohikoa da globalizazioa-prozesuetan gertatzen diren aldaketa soziokekonomiko eta kulturalen ondorioz, hala nola masa-kultura bat inposatzen denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, uprooting, rootlessness, dislocation, deracination; gaztelaniaz, desarraigo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.