Intermodalitatea


KategoriakGeografia

Trenaren eta kamioiaren arteko intermodalitatea.

Intermodalitatea garraiobideen eta horien azpiegituren arteko lotura zuzeneko garraio-sistema da, garraiobide desberdinak erabili behar direnean garraiobide aldaketa ahalbidetzen duena, berehala eta karga-unitatea aldatu gabe. Adibidez, garraio intermodalaren adibide bat kontenedoreen garraioa da, itsasontzitik kamiorako berehalako aldaketa bideratzen duena edota bidaiariak aireportutik hotelera eramateko transfer azkarra. Intermodalitatea hub edo bidegurutzearen funtzioa betetzen duen ezaugarria da beraz, garraiobidea aldatuz abiapuntu batetik helmuga batera heltzea errazten duena, lotura sinpleak eta arinak sortuz. Intermodalitatearen beste adibide bat paletizazioa da, kontenedoreen antzera da, zamak ibilgailu batetik bestera azkar eta eroso eramatea ahalbidetzen duena.

Intermodalitatea garapen ekonomikoa sustatzen du, garraio-kostuak murriztuz eta fluxu ekonomiko eta sozialak erraztuz. Are eta gehiago, intermodalitatea hiri baten funtzio nagusia izan daiteke, hub moduan, hiri sistemako beste hirien arteko fluxuak hara eta hona bideratuz.

Ikus, gainera

250 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.