Proposamen metodologikoa (didaktika)


KategoriakHezkuntza

Hezkuntzan, proposamen metodologikoa, proposamen didaktikoa edo proposamen pedagogikoa ikasleak ezagutza garatzeko zehazten den didaktikaren aplikazio zehatza da, eskolatik eta bertako eragileengandik garatzen dena. Programazio didaktikoaren funtsezko atala da. Proposamen metodologikoan, marko instituzionala, ingurunea eta eskuartean dauden baliabideak kontuan harturik, hezkuntza jarduera bat (adibidez, ikasturte bat) praktikan nola garatuko den ezartzen da, horretarako irizpideak eta estrategiak zehaztuz (besteak beste, ikasleen motibazioa nola landuko den, espazioa nola erabiliko den, taldeak nola osatuko diren edta jardueren ordena). Hainbat metodologia daude eskura (esaterako, ikaskuntza aktiboa, proiektuetan oinarritutako metodologia, alderantzizko gela,...) baina denak inplementatu behar dira ikasleak ezarrtiako konpetentziak garatu ditzan.

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.