Ikaskuntza aktiboa


KategoriakHezkuntza

Ikaskuntza aktiboa ikaslearen partehartze aktiboarekin garatzen den  ikaskuntza tipologia da, informazio hutsa transmitituz ikusi, entzun, irakurri eta idatzi besterik egiten ez duen ikaslearen  ereduarekin kontrajarririk (ikus, ikaskuntza pasiboa edo mekanizista). Ikaslearen partehartze aktiboa hainbat eratara gerta daiteke: bere kabuz informazioa bilatuz eta prozesatuz, kontzeptuak eta informazio unitateak lotuz, esperimentatuz, problemak ebatziz, eztabaidatuz, eta erregelak eta metodoak aplikatuz, baina une orotan ikaslea ikasten ari denaren kontzientzia hartuz (ikus, metodologia aktiboak). Beste alde batetik, ikaskuntza aktiboa ikasleak berak kontrolatzen duen ikaskuntza-esperientzia da, hezkuntza-sisteman eredu pedagogiko autoegituratzailetik batetik abiatzen dena, eta, beraz, ezagutza irakaslearen aldetik datorren eredu heteroegituratzailearekin kontrajarrita.  Jean Piageten teoria konstruktibistarekin eta David Ausubel-en ikaskuntza esanguratsuarekin dago loturik.

Ikus, gainera

208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.