Agian hizkuntza-ereduak Euskadiko hezkuntza-sisteman bilatzen ari zinen.
Hezkuntza-eredua ikasle, ikastetxe edo ikastetxe-sare bateko hezkuntza prozesua funtsatu eta bideratu egiten duten balio, oinarri eta ardatz filosofiko, antropologiko eta politikoen multzoa da, hezkuntza prozesuari buruz onartzen den ikuskera alegia. Zertarako ikasi, zer ikasi, nola ikasi galderak erantzuten ditu, eta beraz sakonean nolako gizakia eta nolako gizartea nahi ditugun. Beraz, hezkuntza ereduak hezkuntzak ikaslearengan eta komunitatean duen zeregina definituko luke, hala nola hezkuntzak haurraren garapen pertsonala landu behar duen edo gizartearen aurrerapenera begira garatu behar den, hezkuntza kooperatiboa edo lehiakorra izan behar den. Hori horrela, aro historikoak eta testuinguru kultural, ekonomiko eta kulturalak guztiz eragiten duten lan markoa da hezkuntza eredua.
Horren helburuak hezkuntzaren baitan anitzak dira: orokorrean irakasleari eta hezkuntza komunitateari hezkuntza nola garatu behar den erakusten diete, hezkuntza homogeneoa eta koherentea izan dadin, norabide eta helmuga orokor jakinak izan ditzan; eta azkenik eredu pedagogikoa, maila konkretuagoan, nolakoa izan behar den ere erakutsiko du, teoria pedagogikoetan oinarritua, hezkuntza metodologia eta didaktika zehazte aldera. Hezkuntza eredu anitz era daitezke, nabarmentzen alderdi desberdinen arabera (balioak, hezkuntzaren helburuak, jarrera filosofiko eta antropologikoa.). Gizarteari eta gizkiari buruzko zenbat ikuspegi, hainbat hezkuntza eredu izango da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, modelo educativo.
Loturiko artikuluak
Pedagogia eredua (eredu pedagogikoa)Pedagogia-eredua, eredu pedagogikoa, modelo pedagogikoa hezkuntza eredua garatzeko printzipio pedagogikoak ezartzen dituen marko teorikoa da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratu, curriculuma diseinatu, aplikatu eta ebaluatu eta didaktika garatuko duena. Besteak…
Hezkuntza komunitatea (eskola komunitatea)Eskola-komunitatea edo hezkuntza-komunitatea eskola osatu eta hezkuntza-sisteman integraturik eta koordinaturik jarduten duten eragileen multzoa da. Definizio orokor horretatik abiatuta, hezkuntza-komunitatea ikusmolde desberdinen arabera gauzatu daiteke. Alde batetik, hezkuntza-sistematik…
Hezkuntza erakundeaHezkuntza erakundeak autonomiaz baina hezkuntza marko baten baitan gizarteari hezkuntza zerbitzuak eskaini eta garatu egiten dituzten antolakuntzak eta horien baitan garatzen diren erakundeak dira. Pribatuak izan daitezke, bakoitzari…