Pedagogia eredua (eredu pedagogikoa)
Pedagogia-eredua, eredu pedagogikoa, modelo pedagogikoa hezkuntza eredua garatzeko printzipio pedagogikoak ezartzen dituen marko teorikoa da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratu, curriculuma diseinatu, aplikatu eta ebaluatu eta didaktika garatuko duena. Besteak beste, honako hauek dira pedagogia-eredu nagusiak: eredu tradizionala, eredu konduktista, eredu konstruktibista, eredu erromantikoa eta eredu kognitibista. Eredu pedagogikoak metodo pedagogikoak garatuz jartzen dira praktikan.