Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Hizkuntza-ereduak (Euskadiko hezkuntza-sistema)

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman, hizkuntza-ereduak komunitate autonomoko bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gazteleraz, haur eta gazteek ikasteko dituzten aukerak dira, haur, gazte eta haien gurasoek hizkuntza batean edo besteak ikasteko nahiaren arabera erabakitzen dutena. 1983 urtean Eusko Jaurlaritzak ezarri zuen sistema horren arabera hiru hizkuntza-eredu edo aukera eskaintzen dira:

  • A eredua: gaztelera da komunikazio- edo irakas-hizkuntza, eta euskara hizkuntzako irakasgai gisa ematen da;

  • B eredua: euskara eta gaztelera konbinatzen dituen eredua, irakasgaiaren arabera;

  • D eredua: euskara komunikazio-hizkuntza darabilena, gaztelera irakasgai gisa garatuz.

1980 hamarkadan, A eredua nagusi zen, baina urteen poderioz D eredua, euskaraz, indarra hartzen joan da, eta egun eredu nagusiena da lurralde osoan, bereziki Gipuzkoan, gero Bizkaian, eta indar txikiagorekin Araban.

204 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.