Eskola-komunitatea edo hezkuntza-komunitatea eskola osatu eta hezkuntza-sisteman integraturik eta koordinaturik jarduten duten eragileen multzoa da. Definizio orokor horretatik abiatuta, hezkuntza-komunitatea ikusmolde desberdinen arabera gauzatu daiteke. Alde batetik, hezkuntza-sistematik eta araudi gisa ezarrita, hezkuntza-komunitatea osatzen dute eskolaren edo beste ikastetxe baten jardueran eta kudeaketan parte hartzen duten eragile guztiek, hala nola zuzendaritza-taldeak, irakasleek, ikasleek eta gurasoek, haietako bakoitza eskumen arautu eta zehatzekin. Ikusmolde hori kritikatu egin da, ordea, hezkuntza-prozesuan esku hartzen duten eragile guztiak ez biltzeagatik eta eragile horietako batzuk erabakitzeko ahalmenik gabe uzteagatik, botere, burokrazia edo interes kontrajarriak direla eta. Beste ikusmolde demokratikoago batetik, berriz, hezkuntza-komunitatea eskola osatzen duten eragile guztien elkarrizketan eta parte-hartze aktiboan oinarritutako komunitate sozial zabala da, ikasleak, gurasoak eta tokiko komunitatea ere barnehartzen dituena, haien arteko lankidetza- eta hezkidetza-bideak irekiz eta eragile guztiak hezkuntza-prozesuan inplikatuz bazterketarik gabe.
Oso garrantzitsua da bereiztea ikuspegi batetik edo bestetik lan egiten den, hau da, estatuaren hezkuntza-arauditik edo esparru kolektibo, demokratiko eta kontsentsuzko gisa, horren arabera garatuko baita hezkuntza, pertsonen bizitza neurri handi batean markatzen duen garapen pertsonal eta sozial gisa.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comunidad educativa.
Loturiko artikuluak
KohezkuntzaAgian, kodozentzia bilatzen ari zinen. Kohezkuntza edo koedukazioa hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragile guztiek hezkuntzaren plangintza eta ekintzak elkarrekin planteatu eta erabaki, kontsentsuz adostuta eta praktikan jartzea da, bakoitza bere…
EskolaAipuak "Bide onetik doan gizartea eskola bere zentroan duen gizartea da." - Jean Michel Blanquer, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroa.
Hezkuntza erakundeaHezkuntza erakundeak autonomiaz baina hezkuntza marko baten baitan gizarteari hezkuntza zerbitzuak eskaini eta garatu egiten dituzten antolakuntzak eta horien baitan garatzen diren erakundeak dira. Pribatuak izan daitezke, bakoitzari…