Feminazi, feminista eta nazi hitzetatik, aktibista feminista erradikalen aurka erabili ohi den izendapen gaitzesgarria da, bereziki feminismoarekin kritikoak direnen aldetik erabiltzen dena eta feminista erradikalen jarrera nazien jokabide muturrekoarekin parekatzen duena. Feminismotik gogor kritikatu den terminoa da, feministak naziekin parekatzen dituen iraintzat hartuz. Terminoaren banalizazioa nazien holokaustoa tribializatzea dela ere aipatu da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Politika prefiguratiboaPolitika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena,…
Aretoko politikaAretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…