Herri xehea (herri xumea)


KategoriakSoziologia

Herri xehea edo herri xumea historian zehar gizarte klase baxua edo apala izendatzeko erabili izan den terminoa da (ikus, gainera, klase soziala). Garai historikoaren arabera, herri xeheak beste izen batzuk ere hartu izan ditu: Antzinako Erroman, herri xehea plebeioak ziren, patrizioak ez zirenak alegia; Erdi Aroan, herri xehea jopuak ziren gehienbat, jaunaren lurrari atxikiak, jaunaren lursailak laboratu behar zituzten nekazariak alegia,  eta hari uztaren zati handi bat eman behar ziotenak; Antzinako Erregimenean, herri xehea hirugarren estatua zen, pribilegiorik gabeko klasea, noblea eta klerikoak ez zena (burgesak ere pribilegiorik gabeak ziren, hirugarren estatuan kokatu behar dira, baina ezin dira herri xehetzat hartu, botere ekonomiko handia zutelako); kapitalismoan, herri xehea langile klasea edo proletargoa da. Herri xehearen azpiratzea goi klase edo klase pribilegiatuaren konstantea izan da historian zehar, eta herri xeheak azpiratze horren aurkako eta berdintaunezko gizarte baten aldeko mugimendu altxamendu eta matxinadak ere bai; ildo horretatik, marxismoa izan da, XIX. ,mendetik, herri xehearen egoera salatu eta egoera iraultzeko hark duen indarra aldarrikatu duen mugimendu filosofiko eta politiko nagusia.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pueblo llano.

269 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.