Xanti eta Maialen Errenteriako festetako erraldoiak dira, euskal jantzi tradizionalekin jantzitako gizona eta emakumea irudikatzen dituztenak hurrenez hurren. Egun Errenteriako uztailen Madalenak festetan, inauterietan eta beste ekitaldi batzuetan…
Harri eta herri Gabriel Aresti (1933-1975) euskal idazle bizkaitarrak 1964 urtean plazaratu zuen olerki-liburua da, aurreko hamarkadetako euskal poesiarekin, bereziki 1930eko hamarkadatik nagusitu zen sinbolismoarekin hautsi eta molde berriak ekarri zituen euskal olerkigintzara, gaien aldetik -poesia soziala zabalduz- nahiz hizkuntzaren aldetik -euskara batuan idatzi zen lehen liburuetakoa izan zen-. Halaber, nabarmendu behar da hirian girotu eta laikotasunetik idatzitako poesia-bilduma dela. Izenburuko identifikazioak, harriaren eta (euskal) herriaren artean, bereziki frankismoaren garai hartan, herriak aurrera eraman zuen erresistentzia adierazten du, metafora gisa. Harri eta herri ondoren euskal olerkigintza guztiz aldatu zen, aro berri bat zabalduz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.