Jauntxoak XVIII-XX mendearen bitartean Euskal Herriko herrietan botere ekonomiko eta politikoa modu esklusiboan atxikitzen zuten pertsonak ziren, nobleziatik, klerotik eta burgesiatik eratorriak, eta beraz herri haietako oligarkia osatzen…
Goi kleroa eta behe kleroa Erdi Aroa kleroa osatzen zuten bi talde bereiziak diren, botere eta pribilegio aski desberdinekin. Goi kleroa kardinalek, gotzaiek eta monategietako abade eta abadesek osatzen zuten, eta noblezia zen haien jatorriko klasea; behe kleroa, berriz, fraide, lekaime, apaiz eta erretore arruntek osatzen zuten, nekazarien eta artisauen klasetik zetozenak. Bi klero klaseen arteko banaketa eta bereizketa oso nabarmena zen, goi kleroa politikoki boteretsua zelako, monarkekin harreman zuzena zuten eta haiekin elkar hartuta jokatzen baitzuten, behe kleroa herri xumearen behar espiritualetaz arduratzera mugatzen zen bitartean; eta beste alde batetik aberastasun eta pribilegio ekonomiko askoz ere handiagoak zituen.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, alto clero y bajo clero.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.