Giza Harremanen Eskola edo Giza Harremanen Teoria 1930eko hamarkadatik garatututako teoria soziologikoa da, giza motibazioak, bereziki enpresa barruan, aztertu zituena, autorrealizazioa, sozializazioa eta bestelako faktore psikologikoak langileen produktibitatea baldintzatzen dutela baieztatuz. Giza Harremanen Eskola Elton Mayo psikologoak zuzendutako Hawthorne esperimentuetatik garatu zen, langileengan inguruko kondizio fisikoak baino, talde bateko kide sentitzea, lidergo estiloa eta beste motibazio psikologiko batzuk garrantzitsuenak zirela frogatu zutenak. Horrela, Giza Harremanen Eskola langilea makinatzat hartzen zuen taylorismoaren eta antolaketa administratiboa garrantzia nabarmentzen zuen fayolismoaren aurka sortu zen.
Hiztegia: ingelesez, Human Relations Movement, Human Relations Theory.
Loturiko artikuluak
EstajanovismoaEstajanovismoa Sobietar Batasunean 1930eko hamarkadatik garatutako langile mugimendua izan zen, lantegietako produktibitatearen gehikuntza langileen talde motibazioaren eta ekimenaren esku uzten duena. Motibazioaren iturriak aurretik egindako produktibitate markak gainditu…
LidergoaAgian lidergoa bilatzean, enpresa liderra zer den bilatzen ari zinen. Artikulu hau pertsona liderrei buruzkoa da. Lidergoa helburuak lortzearren besteenganako eragina izateko prozesua da, lider izeneko pertsona bat…
Giza kapitalaGiza kapitala enpresa edo erakunde bateko kideek zein herrialde bateko herritarrek duten ezagutza, trebetasuna eta esperientzia da, nork bere arloan, bereziki ideiak garatu, ekimenak aurrera eraman eta helburu…