Lidergoa


KategoriakEnpresa

Agian lidergoa bilatzean, enpresa liderra zer den bilatzen ari zinen. Artikulu hau pertsona liderrei buruzkoa da.

Lidergoa helburuak lortzearren besteenganako eragina izateko prozesua da, lider izeneko pertsona bat aitzindaritzat duena. Liderra helburuak lortzeko ekimenak abiarazi eta garatzeko ahalmena berezia duen pertsona litzateke, jarraitzaileengan helburu haiek lortzeko itxaropenak piztu eta iraunarazi, eta jarraitzaile horiek helburu haien alde lanean jartzen duena.

Nabarmendu behar da lidergoa ez dela pertsona baten ezaugarria edo ahalmena, baizik eta prozesu bat. Horrela, edozein izan daiteke liderra, eta lidergoa egoera jakin batean sortzen den interakzio sozial mota bat baino ez da, liderraren eta jarraitzaileen artean. Interakzio horretan, lidergoa ez dagokio ezinbestean hierarkiari, maiz liderrek hierarkiako goi-mailan egoten badira ere, baina egia da lidergoak badakarrela berarekin batera agintea eta boterea, finean lidergoa besteenganako boterea edo eragina baita. Baina aldi berean, liderra izateak nortasun-ezaugarri bereziak eskatzen ditu ezinbestean, bereziki proaktibitatea, jarrera propositiboa, asertibitatea eta  karisma.

Beste alde batetik, bereizi behar dira liderraren eta zuzendariaren rolak: lidergoa aldaketarako prozesua da, balio, ideal eta emozioetan oinarritua, zuzendariak helburu teknikoak betetzeko aukeratu den pertsona den bitartean, erakundeko pertsonak horretarako trebatuz, gidatuz eta kontrolatuz. 1

Lidergoa aztertzeko ikuspegi zenbait garatu dira, bateragarriak elkarren artean:

  • ikuspegi normatibotik, lidergoa arrakastatsua izateko faktoreak eta egoerak aztertzen ditu;
  • ikuspegi psikologiko batetik, liderraren nortasun-ezaugarriak eta trebeziak aztertzen dira; horren baitan, ikuspegi konduktistak lidergo-estilo desberdinak ezarri ditu: demokratikoa, autokratikoa eta  liberala bereziki.
  • ikuspegi situazional batetik, lidergoa garatzen den egoerak aztertzen ditu, egoera jakin batzuetarako egokiak liratekeen lidergo-motak zehazteko, kontingentziaren teoriari jarraiki.
  • ikuspegi interakzionista batetik, lidergoa kondizio sozilaek sortzen dutela, eta aldi berean liderrek kondizio horiek aldatzen dituztela ezartzen da; eta aurreko ikuspegi horretatik sortzen ikuspegi konstrukzionistatik, liderrak kondizio sozialak bere interesen alde aldatuko dituela baieztatzen du.2

Ikuspegi soziologiko kritiko batetik, lidergoa biolentzia sinbolikoa da, onartu egiten den dominazio mota bat.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Castro Solano A. Teoría y Evaluación Del Liderazgo. Paidós; 2007.
2.
Dowding K. Leadership. In: Encyclopedia of Power. ; 2011:373-377.
432 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.