Genero-estereotipoak (ikus, gainera, estereotipoak) emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien etiketa sozialak dira, orokorrak eta sinpleak, baina hala ere emakumeei eta gizonei indibidualki ere aplikatzen zaizkienak, haien jokabidea guztiz baldintzatuz. Adibidez, esaten denean "emakume horrek ez dauka lotsarik, etxekalte hutsa da, haurrak etxean utzi eta parrandan atera da lagunekin!", emakumea etxean haurrak zaintzen egon behar delako estereotipoa azaleratzen ari ari da.; "ze gizon serio eta formala!", gizonak serioak izan behar direla onesten ari gara, estereotipo gisa (bide batez esanda, "ze emakume serioa!" ez da hain positiboa).
Adibide batzuk eztabaidatzeko
- "ez da emakume batentzako kuxidadea"
- "halaxe joaten da beti, zapatila puskatuekin eta, oso mutil despreokupatua da!"
- "oso mutil jatorra da, lagun asko ditu"
- "oso emakume apaina da"
- (gaztelaniaz) "a esa se le ha pasado el arroz"
- (gaztelaniaz) "menuda zorra, siempre anda por ahí con tíos"
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estereotipos de género.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estigmak eta estigmatizazioaEstigma (antzinako grezierazko stigma hitzetik, "punta duen objektu batekin egindako orban edo marka") gizarte harremanetan eragin negatiboa (diskriminazioa, bazterketa) dakarren ezaugarri pertsonal edo kolektibo berezia da, negatiboki baloratua eta…
Genero ekitateaEmakumeak eta gizonak berdin tratatzen dituen genero parekidetasunetik haratago, genero-ekitatea benetako berdintasunera heltzeko diskriminazioa pairatzen duenaren egoera eta zirkunstantziak aintzat hartu eta gainditzeko erabakiak hartu eta ekintzak garatzeko…
Genero ikuspegiaGenero ikuspegia erakunde batean jarduera bat garatzean emakumeek jasan dezaketen diskriminazioa, desberdinkeria eta bazterketa egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko erabaki eta ekintzen multzoa da, gizon eta emakumeen…