Konfiantza-arrakala


KategoriakSoziologia

Konfiantza-arrakala genero-arrakala mota bat da, zeinaren arabera gizonezkoek seguruagoak sentitzen diren dagozkien gaitasun eta ardurekin, emakumeek esleitzen zaizkien ardurak betetzeko zalantzak izaten dituzten bitartean. Iruzurtiaren sindrome delakoaren generozko aldaera bat baino ez da, patriarkatuak emakumeak gutxiestearen poderioz eraginda garatzen den emakumeen autoestimu eskasaren ondorioz gertatzen dena. Konfiantza-arrakala zoru itsaskorraren eta kristalezko sabaiaren eragilea da kasu askotan. Egindako ikerketen arabera, ordea, emakumeak gizonak bezain gai dira ataza eta proiektu gehienak garatzeko, argi utziz horrela emakumeek autoestimu eskasa izatea gizarte arazoa dela eta emakumeen arazo indibiduala; epe luzera onuragarria den gizarte langintzaz gainera, ordea, emakumeek indibidualki autoestimua lantzea konfiantza-arrakala gainditzeko epe laburreko tresna guztiz garrantzitsua da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, confidence gap; gaztelaniaz, brecha de confianza.

Ikus, gainera

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.