Estigmak eta estigmatizazioa


KategoriakSoziologia

Estigma (antzinako grezierazko stigma hitzetik, "punta duen objektu batekin egindako orban edo marka") gizarte harremanetan eragin negatiboa (diskriminazioa, bazterketa) dakarren ezaugarri pertsonal edo kolektibo berezia da, negatiboki baloratua eta esklusioa edo bazterketa dakarrena, gizarteko araua hausten duelako eta ondorioz sortzen duen estereotipoaren bitartez. Estigmak pertsona indibidualek pairatzen dituzten arren, egitate sozial bat osatzen dute, gizarteak edo gizataldeak hartzen badu estigmatzat pertsonaren ezaugarri berezi hori.  Estigmatizazioa berriz, estigma izateagatik pertsona bat baztertu eta diskriminatzeko prozesu soziala da. Hiru motako estigmak bereizten dira: estigma fisikoak (arau estetikoari jarraitzen ez dion itxura fisikoa ez izatea, akats fisikoak), izaerarekin loturiko estigmak (oso herabea izatea, adibidez) eta estigma tribalak (ijitoa izatea, adibidez).

Erreferentziak

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.