Adiera ekonomiko hutsean, gastua dirua zerbaitetan xahutzea da. Kontabilitatean, ordea, gastuak edo xahupenak adiera zehatzagoa du: gastu ekonomikoa gastua izango da kontabilitatearen adieran, ekitaldi ekonomikoan zehar kontsumitu egiten denean, edota inbertsioa, aldi batean baino gehiagotan zehar kontsumitzen denean. Beste definizio baten arabera, kontabilitateko gastua sortzen da ondare garbia gutxitu egiten denean, galera gehituz edota mozkina murriztuz.
Adibidez, adiera arruntean edo ekonomikoan "horrek autoa erosita gastatu du dirua" esaten denean, kontabilitatearen ikuspegitik hori ez litzateke gastu bat, inbertsio bat baizik, diruaren trukean autoa eskuratu duelako, lehen dirua zeukan eta orain autoa dauka (ondarearen balioa ez da aldatu), urte batzuetarako erosi du eta beraz inbertsioa da, gero autoa berriz ere salduz berreskuratuko duena, galerekin edo mozkinekin bada ere. Hala ere, aldiro auto klasiko hori erabiltzen duenean, autoa zahartuz edo pixkanaka hondatuz doa, bere ondare garbian murrizketa bat sortuko litzateke, autoak balio galera berreskuraezina jasan duelako edo ordezko piezak eta abar erosi behar izan dituelako: zahartzeagatiko balio-galera horrek edo ordezko piezen erosketak ondare-murrizketa dakarte, eta beraz kontabilitatearen ikuspegitik gastuak dira.
Loturiko artikuluak
Doikuntzak edo doiketak (kontabilitatea)Kontabilitatean, doikuntzak edo doiketak ekitaldi bakoitzaren amaieran enpresak sarrerak eta gastuak, aktiboak eta pasiboak, behar bezala zenbatu edo aldizkakotzeko egiten dituen zuzenketak dira. Doiketa arruntenak ibilgetuaren amortizazioarekin, aktibo…
Erreserbak (kontabilitatea)Kontabilitatean, erreserbak enpresa batek bazkideei banatu gabe geratu eta funts propioak handitzera (eta beraz, baita enpresaren ondare garbia ere) igarotzen diren irabazien zatia da. Enpresaren autofinantzaketa egiteko moduetako…
Ustiapeneko gastuak eta aparteko gastuakUstiapeneko gastuak enpresa bati bere jardueran sortzen zaizkion gastuak dira. Adibidez, altzariak egiten dituen enpresa batentzat ustiapeneko gastua zuraren kostua, ordaintzen diren lanorduak, makineriako gastuak eta antzekoak lirateke.…