Birfinantzaketa (birfinantzazioa)
Birfinantzaketa edo birfinantzazioa zor jakin bat beste zor batekin ordezteko zordunaren eta hartzekodunaren artean egiten den akordioa, finantzaketa handiagoa, interes erakargarriagoak eta epe eta berme berriak biltzen dituena. Beraz, zorraren bihurketaren aldaeretako bat dela esan daiteke. Zordunak dituen likidezia arazoengatik planteatu ohi da, edo besterik gabe proiektu bat garatzeko hasieran uste baino finantzazio handiagoa behar den kasuetan. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, refinanciación.
Ikus, gainera