Finantzaketa edo finantzazio funts edo iturri espontaneoak enpresak bere jardueran eskatu eta negoziatu gabe eskuratu ditzakeen kanpoko funtsen multzoa da, hala nola ordaintzeke dauden soldatak (hilaren bukaeran, orokorrean,…

Finantzazioa edo finantzaketa enpresa, inbertsio edo proiektu bat abiarazi eta garatzeko behar diren baliabide ekonomikoak (dirua, bereziki) jarri edo eskuratzea da. Finantzazioa ordea ez da zeregin isolatua, eta enpresako finantza-sailaren barruan dauden beste zeregin batzuekin batera garatu eta koordinatu behar da: finantzazioaren aurretik enpresak bere proiektuak garatzeko zenbat diru behar duen eta noiz eskuratu behar duen erabaki behar du, finantza-plangintza garatuz, aurrekontu baten bitartez adibidez; finantzazioa bigarren pausoa litzateke, finantzatzeko behar duen diru hori eskuratzea; azkenik, enpresak eskuraturiko diru edo finantza-baliabide horien kontrola eta administrazio egokiak beharko lituzke. Hiru pauso, funtzio edo zeregin horien multzoak enpresaren finantza-funtzioa osatzen du. Finantzazioa beraz, baliabideak eskuratzea alegia, finantza-funtzioaren atal bat baino ez da, aurretik planifikazioa, eta ondoren kontrola ere behar dituena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, financing.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.