Artikulu hau talde mailako kohesioari buruzkoa da. Gizarte mailako kohesio kontzeptuari buruz bilatzen ari zara agian. Talde kohesioa edo taldeko kohesioa gizarte talde bateko kideen artean batasun maila…
Eztabaida-taldeak (ingelesez, discussion groups) gai zabal baten inguruan horretan interesatuta dagoen pertsona talde txiki baten eskutik (5-10 pertsona) informazio kualitatiboa biltzen duen ikerketa tresna da, ikertzaile edo moderatzaile baten gidaritza malguarekin eta modu irekian. Gai eta galdera itxiagoak eta moderatzailearen parte hartze zuzenagoa dituen talde fokaletik bereizi behar da. Adibide gisa, eztabaida-taldea produktu ekologikoen inguruan orokorrean hitz egiteko erabil daiteke, talde fokala produktu ekologiko jakinei buruz galderak planteatzeko erabiliko litzatekeen bitartean.
Robert Merton eta Paul Lazarsfeld estatubatuar soziologoek garatutako tresna izan zen, 1940ko hamarkadan, baina 1980ko hamarkadatik aurrera soilik zabaldu ziren gizarte zientzien ikerketan. Banakako elkarrizketen aukera moduan planteatu izan dira: banakako elkarrizketek parte hartzaile bakoitzari buruzko informazio zehatza eta sakona ematen duten bitartean, eztabaida-taldeek informazio zabalagoa eskuratzen dute. Maiz banakako elkarrizketak eta galdetegiak diseinatzeko tresna moduan erabili dira, haietan jaso beharreko elementuak jasotze aldera. Taldearen barruko interakzioa ere ikerketarako elementu interesgarria da. Ez da, ordea, egokitzat hartzen emaitza estatistikoak behar direnean. Taldearen aukeraketa izaten da eztabaida-taldeen eraketan sortzean, garrantzitsutzat hartzen da parte hartzaileak eroso sentitzea; horretarako beharrezkoa da taldea homogeneoa izatea, hots, parte hartzaileak antzekoak izatea, eta hartara parte hartzaileek erakutsitako irekitasuna, eztabaida bukatuta, hartzen da eztabaidaren arrakastaren adierazletzat.12
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.