Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…

Talde-dinamika talde bateko kideen arteko harremanek, taldearen egiturak eta bilakaerak eta beste talde eta erakundeekin dituen elkarrekintzek osatzen dute. Hezkuntzan, kudeaketan eta langileen hautapenean baliatutako metodologia ere bada, talde-dinamika bera baliatuz, taldekideen ikaskuntza garatzeko (T izeneko taldeetan, ingelesezko T-groups edo training groups esamoldetik) eta beste alderdi batzuk, lidergoa eta erabaki-hartzea esaterako, lantzeko. Azkenik, aurreko aspektu guztiak aztertzen dituen jakintza-arloa ere bada. Kurt Lewin (1890-1947) hartzen da talde-dinamikaren sortzailetzat; hain zuzen, Lewin izan zen taldeak taldekideen artean zuen eragin dinamikoa eta interdependentzia nabarmendu zituena, taldekideek zituzten helburuak lortzeari zein taldearen bilakaerari buruz; Lewin-ek lidergo-motak ere aztertu zituen taldeen baitan, demokratikoa, autokratikoa eta laissez-faire estiloak bereiziz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.