Ezagutza deklaratiboa eta prozedura-ezagutza


KategoriakHezkuntza

Ezagutza deklaratiboa eta prozedura-ezagutza hezkuntza arloan bereizi ohi diren bi ezagutza mota desberdin dira, bataren edo bestearen alde eginda irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta garatu beharreko hezkuntza-paradigma eragiten dituztenak. Ezagutza deklaratiboa, deklarazio ezagutza edo erazagupen-ezagutza zerbaiti buruzko informazioa ezagutzea, kontzeptuak, definizioak eta datuak jasotzen dituena, ezagutza hori osatzen duten proposizioen bitartez. Beraz, esan liteke ezagutza teorikoa dela guztiz, epe laburreko den eta beraz azkar ahazten den oroimenean oinarritzen dena. XXI. mendera arte hezkuntzan bultzatu den ezagutza izan da, memorizazioan oinarrituta eta irakaslea informazio-emaile soiltzat hartzen duena. Prozedura-ezagutza edo ezagutza prozedimentala atalak, lanak eta erronkak garatzen dituen ezagutza mota da, informazioa baino konpetentziak, trebetasunak eta prozedurak barnehartzen dituena, teoria eta praktika uztartuz eta ikaskuntza esanguratsua landuz. XXI. mendetik aurrera zabaldu den hezkuntza-paradigmari dagokio, konpetentzietan oinarritu eta pertsonak bizitzarako prestatu nahi dituena. Labur eta argi azalduz, ezagutza deklaratiboa gauzak nola egiten diren jakitea dela esaten da, prozedura-ezagutzak gauzak egiten jakitea den bitartean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, conocimiento declarativo y conocimiento procedimental.

257 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.