Hezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza da, egunerokoan garatzen dena, orokorrean eskoletatik kanpo, baina baita ere eskolan kontrol zorrotzik gabe egiten diren jardueretan. Beste batzuen arabera, bada hezkuntza ez formala ere, helburu jakinekin baina eskolatik kanpo garatzen dena, eskolaz kanpoko jardueretan.
Bereizketa sinplea izan arren, ikuspegi ezberdinetatik gara daiteke hezkuntza formalaren eta informalaren arteko bereizketa. Ikuspuntu estruktural batetik, antolakuntzari bereziki erreparatzen zaio, ezarritako hezkuntza sistematik kanpo garatzen den edo ez; baina ikuspuntu metodologiko batetik, hezkuntza sistemaren barruan garatzen den kontuan hartu gabe, hezkuntza garatzeko erabiltzen diren planifikazio, antolaketa eta kontrol irizpide eta prozedurei begiratzen zaie.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Didaktika (definizioa)Didaktika irakaskuntzaren metodologia praktikoa da, horren helburuak betetzeko (ikus, konpetentziak), edukiak finkatu (ikus, kurrikulua), baliabideak zehaztu eta abian jarri eta irakaskuntzaren eguneroko jarduna antolatu egiten duena. Pedagogiaren teoriaren…
-
Hezkuntza inklusiboa eta eskola inklusiboaHezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko gizarte inklusiorako politika da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo hautaketarik egiten, haur guztiak hartzen…